martes, 27 de enero de 2009

Lehen sarrera

Blog honen bizitzari hasiera emateko nere idatzi txiki horietako bat idatzi nahiko nuke, baina nahiago dut Joseba Sarrionandiaren testu txiki bat idaztea; bllog honi eta nire fotologari izena eman dioten kontaketa batetatik hartutakoa:

Pertsonak modu bitakoak dira munduan, egunez ala gauez bizi. Alde batean egunekoak daude, eta heurentzat dira eguzkia, lana eta nekadura. Beste aldean gauekoak daude eta heurentzat dira ilargia, lizuntasuna eta ezezaguna, eta gainera gauekoek ez dute ordurik eta begira zelako morrontza ezartzen dien egunekoei erlojuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario